XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pertsonaia ospetsuak

Irakurri ondoren, esan zein pertsonaiarekin dauden erlazionaturik hitz hauek:
baserritarra
sua
borrokalaria
jatorra
guda
burugogorra
erakutsi
doinua
sendoa
zientzilaria.

Moja alfereza Katalina Erauso Donostian jaio zen 1592an.

Antiguoko komentuan moja egin zen baina berehala ihes egin zuen eta Ameriketara joan zen.

Han armadan sartu zen eta bere ekintza heroikoengatik alferez gradua lortu zuen.

Beti ibili zen liskarretan eta dueluetan.

Espainiako Erregearekin eta Aita Sainduarekin ere hitz egin zuen.

Mexikon hil zen 1650an.

Altzoko jigantea Migel Joakin Elizegi Altzoko jigantea Altzoko baserri batean jaio zen 1818an.

Txikitatik oso handia eta indartsua zen.

Nagusitan 2 metro eta 35 zm. zituen eta 232 kilo izatera iritsi zen.

Gizon ona eta atsegina izan zen eta bizitza atera zuen bere garaiera eta indarra Europako herrietan erakusten.

Espainiako, Ingalaterrako, Portugaleko eta Frantziako Errege-Erreginen aurrean ere ibili zen.

Azkenean, nekaturik, bere herrira itzuli zen eta bertan hil zen 1861ean.

Migel Servet Migel Servet Tuteran jaio zen 1511an.

Geografian eta Etnografian oso jakintsua izan zen eta gainera odolaren zirkulazioa aurkitu zuen.

Baina orduan Europan erlijio-gerrak pilpilka zeuden eta bere ideiengatik Eliza Katolikoak eta Kalvinok jazarri egin zuten.

Kalvinok Ginebran erre zuen bizirik baina Migel hil arte bere ideiekin segitu zuen.

Mauriee Ravel Nork ez du entzun inoiz Ravelen boleroa? Bada, Maurice Ravel musikagile ospetsua Ziburun jaio zen 1875an.

Mundu osoan zehar ibili zen baina berak asko maite zuen bere Euskal Herria eta sarritan etortzen zen Donibane Lohitzunera.

Obra asko sortu zituen eta batzutan zortzikoaren erritmoa ere erabili zuen.

Bere pieza batek Zazpirak bat zuen izena.

1937an hil zen.